Ziur nago elkarrekin eta elkarrengandik asko ikasiko dugula. Horregatik zuekin gure espazioak, ideiak, dudak, arazoak... konpartitzeko ilusioz eta gogoz natorkizue.
Idiazabalgo Aita Iparragirre eskolan egiten dut lan. Aurten bi urteko gelan.
Pasa den ikasturtean, HH 3, 4 eta 5 urteko geletan zirkulazio librea eta txokoak errepikatu gabe lan egitea erabaki genuen. Baina 2 urtekoen geletan, momentuz, zirkulazio librean baina txokoak "errepikatuta" (aldaketa batzuekin) egiten dugu lan.
HHkoak hiru eraikuntza ezberdinetan gaude: bi eta hiru urtekoak eraikuntza batean, 4 urtekoak prefabrikatu batean eta 5 urtekoak LHkoekin batera eraikuntza handian. Honek, zirkulazio librea asko baldintzatzen digu.
Hemen duzue 2 urteko gela, duela pare bat hilabete:
Lotura honetan gela bera, aldaketa ttiki batzuk eginda: